Albisteak

Gizon bat bere txakurrarekin parkean 
Herritarrei beren maskoten kakak batu behar dituztela gogorarazteko, gune publikoetan hamar totem jarri ditu Udalak. «Txakur kakak bertan uzten dituzte, batu barik, kaleetan eta lorategietan, eta arazoa sortzen diete beste orozkoarrei. Gainera, kaleak garbitzeko lanak eragozten dituzte, eta labain egiteko eta erortzeko eta gaixotasunak kutsatzeko arriskua dakarte,  batez ere haurrentzat, eurak dira-eta leku publikoetan jolasean ibiltzen direnak», adierazi du Josu San Pedro alkateak.
 
Halako jokabide ardurabakoak saihesteko, Udalbatzak informazio-euskarriak ipini ditu Zubiaur auzoko toki publikoetan.  Eta jabeei txakurrak lotuta eraman behar direla gogoratzeko beste lau kartel ere jarri ditu.