Albisteak

Bizikleta 
Orozkoko Museoan egongo da bizikleten mailegu zerbitzua, eta zabalik egongo da asteartetik igandera, 09:00etatik 15:00etara, etenik gabe.
 
Bizikleten mailegu zerbitzua Orozkoko Museoan, Gorbeiako Turismo Informazioko Bulego berrian egongo da. Oraingoz 13 bizikleta utziko ditu erabiltzaileen esku: 2 tandem, 2 bizikleta elektriko, 5 bizikleta arrunt, 2 haurrentzakoak eta beste 2 gehiago.
 
Inbertsio hau Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteko turismo sailaren -Orozkon jarri duen Arratia-Nerbioi eskualdeko turismo-bulego berriaren- apustu garrantzitsuenetakoa da. Programak helburu bikoitza du: batetik, bizikletaren erabilera sustatzea, garraiobide iraunkorra da-eta; eta bestetik, bisitariak zein bertokoak udalerria ezagutzera bultzatzea.
 
Turismo-informazioko gunearen arduradunek bai orozkoarrei bai bisitariei dei egin nahi diete "zerbitzu hau erabili egin dezaten; eta ez bakarrik aisialdian, baizik eta eguneroko bizimoduan ere, garraiobide erabilgarria delako".
 
Bizikletak maileguan hartu ahal izateko, interesdunek aski dute Zerbitzuaren bulegora beren NANaekin etorri, eta inprimaki bat bete eta gero, bizikleta eraman ahal izango dute gehienez egun erdiz erabiltzeko. Eskatutako bizikleta zein den, ordaindu beharreko prezioa ezberdina izango da, baina beti 1 € eta 5 € bitartean.
 
Bizikletak, maileguan hartutako leku berean utzi beharko dira.