Albisteak

 

2012-2013ko ikastaroetan izena emateko epea zabalik du Kultur Etxeak. Aukeran dauden ikastaroak hauexek dira: dantza modernoa, gimnasia, yoga, pilates, margolaritza, ehoziri lanak, trikitia eta panderoa, euskal dantzak eta euskara.

Izena emateko, irailaren 21era arteko epea duzue. Induman bertan eman dezakezue astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara. Edo posta elektronikoz: infoinduma@yahoo.es Edota telefonoz: 94 633 99 45. Informazio gehiago behar izanez gero bertan emango dizkizuete azalpen zehatzak.

Igeriketa ikastaroak kiroldegian
Udal kiroldegiko igerilekuan haurrentzako eta helduentzako igeriketa ikastaroak egingo dira, eta gimnasia ikastaro bat ere bai. Haurrentzako ikastaroa eta gimnasiakoa hiruhilekoak izango dira; helduentzako igeriketa ikastaroa, berriz, hilabetekoa.
Plaza kopurua mugatua da -8 lagun-, eta izena emateko epea irailaren 21ean amaituko da haurrentzat, eta 28an beste bi ikastaroetan. Matrikulatu gura dutenek udal kirolegiko telefonora deitu beharko dute: 94 633 96 16.