Albisteak

 

Euskararen Kontseiluak bultzatzen duen "Euskaraz bizi nahi dut" ekimenarekin bat eginez, Udaleko Euskara Sailak eta ERDU elkarteak herri-lasterketa antolatu dute Orozkoko kaleetan, datorren irailaren 22an. Parte hartzeko, haurrek 2 € ordaindu beharko dituzte eta helduek, 5 €. Izena ematea lasterketaren egunean bertan ere egin daiteke. Parte hartzaile guztiei diplomak emango zaizkie, eta zenbaki bana, hiru sariren zozketan sartzeko.

Herri-lasterketaren aurkezpena bezperan, hilaren 21ean egingo da Zubiaur plazan, 20:30ean.