Albisteak

 
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, Ingurumen Sailak txirrindulari martxa antolatu datorren igandean, hilak 23, 11:00etan. Parte hartzaileak Zubiaur plazatik abiatuko dira Ibarra auzoraino joan eta berriro irteera lekura itzultzeko. Behin amaitutakoan, hainbat opari zozketatu dira denen artean. Rakel Olabarria Ingurumeneko zinegotziak azaldu duenez, "sentsibilizatze ekimena da, herritar guztiak jabetu daitezen autoa zentzugabeki erabiltzeak zein ondorio kaltegarriak eragiten dituen bai osasun publikoan bai  ingurumenean, eta beste garraio-modu iraunkorrago batzuk, berriz, -garraio publikoa, bizikleta eta oinez ibiltzea- zein onuragarriak diren".