Albisteak

 

Sanantolinetako lehiaketara aurkeztu ziren 19 kartelak ikusgai jarri ditu Orozkoko Museoak; eta horiez gainera, haurren kategorian parte hartu zuten beste bederatzi kartelak ere erakusketan sartu dituzte.

Irailaren 27ra arte zabalik egongo da kartelen erakusketa.

Ludotekak eta Gaztetxokoak ordutegia aldatu dute

Ikasturtea hasi da eta zerbitzu publikoek euren ordutegia egokitu dute. Eta halatsu Ludotekak eta Gaztetxokokoak ere bai. Ludoteka ostiraletan 17:30etik 19:30era eta larunbatetan 11:00etatik 13:30era irekita egongo da. Gaztetxokoak, berriz, ostiraletik igandera irekiko ditu ateak, honako ordutegi honetan: ostiraletan, 19:30tik 21:00ra; larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara; eta igandetan, 17:00etatik 19:00etara.