Albisteak

 

Herrian zaintza sendotzea eskatu dio Udalak Ertzaintzari, azken hileetan lapurreta eta iruzur gorakada egon da eta. Biktima gehienak adineko pertsonak dira, eta kalean bertan erasotzen diete egun-argiz, eta batzuetan indarkeria erabiliz. Josu San Pedro alkatea Laudioko Ertzaintzaren polizia-etxeko arduradunekin harremanetan jarri da, eta haiek baieztatu diote dagoeneko zaintza indartu dutela herrian.Zehatzago esateko, joan den irailaren 24tik beste indartze-brigada bat ipini dute Orozko eta Urduña patruilatzen. Hala ere, ertzainek kontuz ibiltzeko aholkua eman digute, eta kontuan izateko neurri batzuk gogorarazi dizkigute, «bakarrik ez paseatzeko, lagunekin hobeto; alde urrun eta bakartuetara ez joateko; eta ez dirurik ez beste ezer ere ez emateko zer-edo-zer eskatzen diguten ezezagunei. Aholku hauek guztiak eta gehiago datozen egunetan herritarrek euren etxeetan jasoko duten urriko udal aldizkarian agertuko dira.»

San Pedrok herriaterri eskatu nahi die edozein pertsona edota auto susmagarririk ikusiz gero, berehala Laudioko Ertzaintzaren polizia etxera deitu dezaten, 94 406 38 60 telefonora. «Deia anonimoa da, agenteek ez dizute izenik eskatuko, ikusi duzun egoera edo gertaera susmagarria kontatzea besterik ez duzu egin behar.» Eta Eusko Jaurlaritzaren larrialdi telefonora ere deitu dezakezue: 112.