Albisteak

 

Erdi Aroaren bukaerako bizkaitarren bizimodua ekarriko dute gogora, Foru Aldundiak antolatu dituen Ondarearen Europako Jardunaldietan. Eta ezagutzaren bilaketa horrek Orozkoko Museoan izango du abiapuntua urriaren 21ean eta 27an, 09:30ean.

Arbasoek gure herrian bildu zuten ondarea ezagutzeko gogoa baduzue, urriaren 21ean aukera paregabea izango duzue Aiarako jaunen historia ezagutzeko, Muruetako San Juango eliza errenazentistara eta Torrelanda auzora bisita eginda.

Urriaren 27an, berriz, euskal baserrien funtzionamendua ezagutu ahal izango duzue, 500 urte luzeko historia duten Aspergorta baserriaren hormen artean.

Joatekoak bazarete, Museoan izena eman behar duzue (94 633 98 23, museoa.orozko@bizkaia.org).