Albisteak

 

Lau film luzek osatzen dute Donibane aretoko urriko programazioa. Hilaren 21ean, "Aita, zonbia naiz" (16:30ean) eta "Dragoi ehiztaria" (19:00etan) euskarazko filmek denboraldia irekiko dute.

28an, berriz, "Madagascar 3: De marcha por Europa" emango dute 16:30ean, eta "El irlandés", 19:00etan.

Umeentzako jarduerak

Gaztetxokon, “txotxongiloak eta tipula-paperazko irudiak egiten ikasteko tailerrak” antolatu ditu Indumak 5 eta 9 urte bitarteko umeentzat. Asteburu honetan hasi eta urriko larunbat eta igande guztietan egingo dira, 11:00etatik 13:30era.