Albisteak

 

Orozkon turismoa bultzatzeko asmoa du udalbatzak. Eta horretarako, Museoari, ostalariei, abeltzainei, nekazariei, herriko elkarteei eta Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteari dei egin die Turismo batzordea eratu eta indarrak biltzeko. Helburua hauxe izango da: herriko panorama turistikoa aztertzea, hain sektore garrantzitsuan etorkizunerako estrategia berriak ebaluatu eta garatzeko.

Batzorde berri honen aurkezpena urriaren 19an egingo da, 18:00etan, Museoan bertan.