Albisteak

 

207 pertsonek izena eman dute Udalak antolatu dituen 11 ikastaroetan. Orozkoarren artean arratsaldeko Pilates saioek, ehoziri lanek eta haurrentzako igeriketa ikastaroek izan dute arrakasta handiena, horietan guztira 105 lagunek izena eman dute eta.

Dantza, yoga, trikitixa eta uretako gimnasia ikastaroetan, berriz, 67 lagunek izena eman dute.

Parte hartzaileen bizi kalitatea hobetzeko asmoz eratzen dituzte kultur eta kirol-ikastaro hauek, eta izan duten harrera ona ikusita pozik dago Kultur zinegotzia. Esan digunez, «bide horretatik jarraituko dugu, geure ahalbideen arabera herritarren aisialdiko eskakizunei erantzuten».