Albisteak

 

Igandean, urriaren 28an, orozkoarrek Gaztaina Egunaren 12. edizioa ospatuko dute. Supelaur Kultur Elkarteak antolatzen du, antzinako tradizioak berreskuratzeko helburuarekin. Ez dugu ahaztu behar iraganean gaztaina dietako osagai funtsezkoa izan zela euskal familia askorentzat.

Supelaur Elkarteak 7 km-ko ibilbidea antolatu du Gorbeiako Parke Naturalean, eta kirikinausiak (gaztainak gordetzeko harrizko horma zirkularrez egindako biltegiak) eta teilak egosteko labea bisitatzeko aukera egongo da.

10:00etan hartuko dituzte autobusak Zubiaurko plazan, Ibarraraino igotzeko. Usabeletik Gorbeiara doan asfaltazko pistan barrena abiatuko dira, gero, mendian ondo seinalatutako ibilbide zirkularra betetzeko.

Bukatutakoan, hamaiketakoa izango dute, bertsolariak eta guzti, eta Zubiaurrera itzulitakoan, bazkari herrikoia egingo da udal frontoian.