Albisteak

 

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eskualdeko Hogares Verdes-Etxe Berdeak programaren bigarren edizioaren berri eman nahi du; aurten, ?Kontsumo arduratsua eta hondakinen prebentzioa etxean? du ardatz.

Etxe Berdeak programaren edizio berri hau Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek antolatutako jardueren barruan dago, azaroaren 17tik 25era bitartean egingo den Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea dela-eta.

Etxe Berdeak ingurumen hezkuntzaren arloko ekimena da, eta 2011n garatu zen estreinakoz Nerbioi-Ibaizabal eskualdean. Ekimenean, 78 etxebizitzak hartu zuten parte. Helburua da parte-hartzaileek kontsumo arduratsuago eta jasangarriagoa sustatu dezaten laguntzea, herritarrek klima aldaketaren kontrako borrokan ere badutelako ardura. Udalsareak 21ek, Jasangarritasunerako Euskal Udalen Sareak, diruz lagundutako proiektua da.

Oraingo honetan, interesa duten etxebizitzek ordu eta erdiko iraupena duen tailer batean hartuko dute parte. Bertan, aholkuak ikasi eta partekatuko dituzte, modu arduratsuan erosteari, etxean sortzen diren hondakin kopuruak murrizteari eta familia-ekitaldi jasangarriak antolatzeari buruz.
Parte hartzeko, beharrezkoa da datu pertsonalak (izena, bizilekua, telefonoa eta helbide elektronikoa) etxeberdeak@ut21.org  helbidera igortzea edo 635391668 telefonora deitzea. Halaber, sei tailerretatik zeinetara joan nahi den adierazi beharko da.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, nahi duenarentzat.

Tailerra zenbait udalerritan egingo da; hona hemen egutegia:
Astelehenean, azaroaren 19an, Etxebarrin (Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoa. 18:30).
Asteartean, azaroaren 20an, Urduñan (Alondegia. 18:30).
Asteazkenean, azaroaren 21ean, Arrakudiagan (Jasangarritasunerako Eskualde Bulegoa. 18:30).
Ostegunean, azaroaren 22an, Galdakaon (Torrezabal Kultur Etxea. 18:45).
Ostiralean, azaroaren 23an, Orozkon (Kultur Etxea. 18:00).
Astelehenean, azaroaren 26an, Basaurin (Pozokoetxeko Kultur Etxea. 18:30).

Lehenengo edizioa energia eta ur kontsumoen murrizketari buruzkoa izan zen, eta iraun zuen hiru hilabeteetan, negutegi efektuko 2.253 kg-ko gas

emisioa saihestu zen. Lehenengo edizioko parte-hartzaileen %93,8k interesa agertu zuen etorkizunean egin zitezkeen tailerretan parte hartzeko.

2012ko programan, 2011n parte hartutako etxebizitzek nahiz interesa duten berriek parte hartu dezakete. Izena emateko epea zabalik dago, tailerra egiten den egunera arte.