Albisteak

 

San Antolingo jaien kontuak Antolinzaleak jai-batzordeak kudeatu ditu, eta aurten iazko aurrekontu orokorra 15.000 eurotan gutxitu arren, emaitza positiboak izan dituzte. «Auzokoen laguntza eskuzabala eta administrazio-kudeaketa eraginkorra, horiexek izan dira gakoak», esan digute Antolinzaleak-eko kideek.

Gauzak horrela, jaiek 75.000 €-ko aurrekontua izan dute guztira, eta sos gehienak musikan -bertsolariak, kalejirak eta kontzertuak- (25.635,72 €) eta herri-kiroletan eta esku-pilotako partidetan (14.074 €) gastatu dira.  «Atal horiexetan 38.579,70 € eta 12.325 € gastatu ziren, hurrenez hurren, aurreko urtean», zehaztu dute.

Gainera, ekimen asko Antolinzaleaken diru-kutxari inolako gasturik eragin gabe egin ahal izan zituzten: baltsen jaitsiera, margo lehiaketa, kukaña, joko-poteoa, umeentzako jolasak, karaokea eta jai amaierako traka.