Albisteak

 

Orozkoko Udalaren Berdintasun Arloak elkartasuneko merkatu txikia, elkarretaratzea eta antzerki emanaldia antolatu ditu azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna gogoratzeko.

Ekitaldi guztiak bezperan egingo dira, azaroaren 24an, larunbata. Goizean, 11:00etan irekiko dute Orozkoko "Matxintxu" Emakumeen Elkarteak antolatu duen elkartasuneko merkatu txikiaren bigarren edizioa. Iaz lez, aurten ere Zubiaur plazako arkupeetan egongo da 11:00etatik 14:30era. Era guztietako gauzak topa daitezke elkartasuneko merkatutxoan, arropetatik dekorazioko gauzetara, den-denak bigarren eskukoak, udalerriko herritarrek emanak. Batzen den diru guztia Ana Bella fundazioari emango diote.

Arrastian, elkarretaratzea deitu dute 18:30ean, Zubiaur plazan bertan; eta eguna amaitzeko, 19:00etan "Respétame" antzerki emanaldia ikusteko aukera egongo da Donibane aretoan.

 Egitaraua ikusi (Pdf 1,29MB)