Albisteak

 

Argazki txapelketara 46 lan aurkeztu ziren.

Orozkoko Itxina taberna gailendu zen Aste Mikologikoko Perretxiko pintxoen II.

lehiaketan. "Udazkena" izeneko pintxoa hainbat perretxikorekin egindako crunch kroketa bat da, boletuskrema eta tipula karamelutuaren gainean, eta gaztaina eta gazta mousearekin.

Gutizia txiki gozoa 98 lagunek dastatu izanak ematen du ekimenaren arrakastaren neurria. Bestalde, argazki lehiaketara 46 irudi aurkeztu ziren, eta ez Orozkotik bakarrik, baizik eta Arrigorriaga, Amurrio, Ermu eta Sestaotik ere bai. 16 urtera arteko kategorian, Miren Urquijoren "Sardinas en lata" izan da aurtengo irabazlea. Nagusien mailan, berriz, Mikel Isusi -orozkoarra hau ere- gailendu zen "A cubierto" argazkiarekin.

Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi nahi duenak Orozkoko Museoan izango ditu ikusgai abenduaren 2ra arte. «Biharamunean, abenduaren 3an, egileek Indumaren bulegotik pasa ahal izango dira euren lanak jasotzera. Baina 2013ko urtarrilaren 1erako batu ez direnak Udalaren esku geldituko dira», gogoratu du Rakel Olabarria Ingurumen zinegotziak.

Denontzako errezetak

Larunbatean ehun bat zalek sukaldaritza onenaz gozatu ahal izan zuten San Isidro txokoan. Urtzi Verak Gorbeiako Parke Naturaleko aberastasun biologikoari ateratako argazki ederrak ikusi ondoren eta Pablo Landaluce zenari -ekainean hil zen- omenaldia egin eta gero, Tomás Sautua sukaldariak bere errezeta gozoak prestatzeari ekin zion:

  • Barrengorriak urdaiazpikoarekin salteatuak
  • Barrengorriak berakatzarekin
  • Onddoen nahaskia
  • Txitxiki-nahaskia onddoekin
  • Pasta barazkitxo eta onddoekin
  • Onddo-risottoa otarrainxka eta Idiazabal gaztarekin
  • Txahal hazikontxo salteatuak perretxikoekin
  • Mendiko txipiroiak tipularekin eta modena urrituarekin

    Eguna burutzeko, Alberto Villanueva biologo eta Amurrioko Mikologia Elkarteko ohorezko kideak "Setas curiosas de Euskal Herria" hitzaldia eman zuen. 60 bat lagun bildu ziren haren azalpenak entzutera, eta 70 perretxiko espezie ezberdin ikusi zituzten.

  •