Albisteak

 

Postal irabazle bien erreprodukzio handi-handiak jarriko dituzte Zubiaur plazan.

Gabon postalen lehiaketan izena emateko epea zabaldu du Indumak. 5 urtetik 12 urtera arteko haurrek parte har dezakete.

Umeek abenduaren 22an eta 23an egingo dituzte Gabon txartelak Gaztetxokon bertan, eta teknika librea izango da. Kategoria bi egongo dira: batetik, 5-7 urte biartekoak, 11:00etatik 13:30era euren lanak prestatzen jardungo dutenak; eta bestetik, 8-12 urte bitartekoak, larunbatean 17:00etatik 21:00etara eta igandean 17:00etatik 19:00etara arituko direnak. Indumakoek gogorarazi digute komenigarria litzatekeela umeek arropa zaharrak eramatea, margoekin erraz zikindu daitezkeelako, eta adierazi digutenez, «izena emateko fitxak dagoeneko ikastetxeetara bidali ditugu».

Sari gisa, bi postal irabazleen erreprodukzio erraldoiak ipiniko dituzte Zubiaur plazan, abenduaren 26an, 10:00etatik 14:00etara. Beste lan guztiak Orozkoko Museoan ikusgai egongo dira abenduaren 27tik urtarrilaren 7ra arte.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena emateko fitxa eskatu beharko dute Indumaren bulegoan (Zubieta kalea, 16), eta behin datu guztiak beteta, bulego berean entregatu beharko dute hilaren 10a baino lehen, honako ordutegian: astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 20:00etara; eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara

Izena emateko epea: azaroaren 23tik abenduaren 10era.

Lekua:

Induma Informazio Bulegoa

Zubieta kalea 16, atzeko atea
48010 Orozko

Ordutegia:

Astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara
Ostiraletan 9:00etatik 13:00etara.

Izen-ematea eta oinarriak (Pdf 1Mb)