Albisteak

 

Udalean ordezkapena duten hiru alderdi eta talde politikoek (ADIE, BILDU eta EAJ-PNV), osoko bilkuran, babesa eta elkartasuna adierazi diete greba mugagabean dauden Guardiango langileei.

Eta babes horren adierazgarri, Udalak baliabide materialak utziko ditu langileon esku, abenduaren 22an, Laudioko Aldaikoerreka plazan, 10:00etan egingo duten jendaurreko ekitaldia antolatu ahal izan dezaten.