Albisteak

Jolasean 

Aste Santuko oporrak direla eta, Orozkoko Ludotekak eta Gaztetxoko gazteguneak ordutegi berria izango dute apirilaren 5etik 15era, ikasleak batez ere, baina bestelakoak ere lanaldiaz kanpo bertaratu ahal izan daitezen irakurketarekin gozatzera, aldizkari eta liburuak kontsultatzera edota beste barik, jolastera.

Ludoteka 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik, eta Gaztetxoko, berriz, 18:30etik 21:00etara, eta domeketan, 17:00etatik 19:00etara.