Albisteak

 

Aurten bigarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera.

Ekimen honen bitartez, euskaraz bizitzeko nahia agertzeaz gain, talde-lana ere sustatu nahi dugu. Ez dira lasterketa lehiakorrak izango, baizik eta kirola eta euskara uztartuz antolatutako lasterketak. Lasterketa herrikoiak eta famili giroan egitekoak antolatu dira, alegia, kirola eta euskara ardatz dituen ekimen osasungarria da berau. Hori dela eta, haurrentzat eta helduentzat prestatutako ibilbide berezituak egongo dira, guztiontzat moldatutako ibilbideak hain zuzen.

Orozkoko Zubiaur Plazan larunbat honetan antolatuko da 17:00etan umeena eta 17:30ean nagusiena. www.euskarazbizinahidut.org webgunean informazio guztia aurkitzen da eta bertan izena emateko aukera ere badago. Helduen izen ematea 5 euro eta haurrena 2 euro. Kamiseten salneurria 5 eurokoa da. Erdu Euskara Taldeak antolatu du Udalaren laguntzarekin.

Kartela (PDF 56Kb)