Albisteak

 

Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao, Zaratamo eta Zeberioko alkateek lan-bilera egin dute Imanol Pradalesekin. Ekonomia Sustatzeko Sailaren ardurapean ari dira garatzen Eskualdeak Suspertzeko Planean aurreikusitako jarduketak. Helburu nagusia autoenplegua sustatzea da, eta programaren onuradunak, batez ere, gazteak, luzaroko langabeak eta 45 urtetik gorakoak, lan merkatuan berriro sartzeko zailtasun bereziak dituztenak, denak ere eskualdean erroldatuak.

Imanol Pradalesek gogora ekarri du nola "Basaurik eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gainerako udalerriek hainbat enpresaren itxiera jasan duten". Basaurin aurkeztutako Eskualdeak Suspertzeko Programa Nerbioi-Ibaizabaleko 125 langaberengana iritsiko da. Aldundiak 750.000 euro bideratuko ditu, hain zuzen ere Ekonomia Sustatzeko Sailak programa horretarako ezarritako urteko aurrekontuaren erdia. Autoenpleguaren arloko ekimenen onuradun izango dira gazteak, luzaroko langabeak eta 45 urtetik gorakoak, berriro laneratzeko zailtasun bereziak dituztenak.

Eskualde hau Enkarterriri batu zaio foru erakundeak 2014an Bizkaiko enpresa-jarduera sustatzeko egingo dituen jarduketen zerrendan.