Albisteak

 
2013ko maiatzaren 23an Laudion, genero-indarkeriaren ondorioz, Amagoia Elezkano orozkoarra hil zuten. Hori dela eta ostiralean, urte bat beteko dela gogoratzeko eta Amagoia omentzeko, Orozkoko Udalak elkarretaratzea deitu du Orozkoko Zubiaur Plazan, 19:30ean. Josu San Pedro, Orozko Udalaren hitzetan “omenaldi honekin Amagoiaren familiari gure laguntza eman nahi diogu, gure herritarraren hilketa berriz ere gaitzetsi nahi dugu eta genero indarkeria dela eta gertatutako hilketa guztiak kondenatu nahi ditugu”. Herritarrak omenaldi honetan parte-hartzera animatu nahi ditu Udalak.

Alkateak azaldu duenez epaiketa irailaren 15ean izango da eta bertan Orozkoko Udala akusazio partikularra bezala azalduko da.