Albisteak

 
  • Zezenak plazan aurkeztuko dira tiraderatik ateratzearen ohitura berreskuratuz
  • Garrafen Lehiaketa ere nabarmendu behar da

Astelehenean hasiko dira Orozkoko San Antolin jaiak. Irailaren 1etik  7 arte ekintza mordoa izango dira. 19:00etan jaurtiko da txupina. Aurten, 30 urte Orozkoko anbulatorioan medikua izan den Itziar Bilbao izango da  festetako pregoilaria. Ondoren, eskupilota partidek hartuko diote lekukoa. Martxintxu elkarteak antolatuta, “El Charro de Jalisco” izeneko mariatxiak musika jarriko diote gauari.

Josu San Pedro, Orozkoko alkateak, jai programaren antolaketan parte hartu duren elkarte eta auzokideak zoriondu nahi ditu “euren laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako aurtengo jai programa hain borobila aurkeztea. Eskerrik asko”. Aurtengo Sanantolinak 75.000 euroko aurrekontua izando dute.

Jaitsi egitarau osoa hemen (PDF 6MB)