Albisteak

 

Orozkoko Udalak Sanantolineko jaiak direla eta autobus zerbitzu berezia abian jarriko du larubateko gauean. Autobusak Orozkoko zubitik irtengo dira eta Aretan (El túnel jatetxea), Laudioko Institutoan, eta Laudioko Gurutze Gorrian (Eroskitik gertu) geltokiak izango ditu.

Autobus zerbitzua Laudiotik irtengo da 21:10etan eta 21:45etan (Bizkaibusen zerbitzua) eta 22:00etan eta 23:00etan (Udalak antolatutako zerbitzua). Bestalde, Orozko-Laudio bitartean orduro 02:30etatik 6:30ak arte.

Ekimen honekin jaietan autoaren erabilera gutxitu nahi da.