Albisteak

 

Urrian zehar auzoetako batzarrak berriz ere antolatuko dira Orozkon. Asteburu honetan, hain zuzen ere, Zaloako auzoan izango da zapatuan 10:00etan eta 12:00etan Ibarrako Txokoan. Domekan aldiz, auzo batzara antolatuko da 10:00etan Arbaitzako Txokoan eta 12:00etan Goikiriako txokoan.

Irailean orain gutxi osatu den Auzoetako Kontseiluko kideek hurrengo bileren egutegia antolatu zuten irailean. Bilera guztietan egindako lana laburtuko da eta urte osorako proposamenak mahai gainean jarriko dira. Auzo-.taxiaren funtzionamendua ere azalduko da.

Udalak martxan jarritako Auzoetako Kontseiluak Udalak hartu behar dituen erabakietan parte hartzeko aukera ematen die auzoei.

Kartela (PDF 184KB)