Albisteak

 

Hurrengo bi hilabeteetan zehar Orozkoko Udalak mendeko zaitza, sexualitatea eta lehen laguntzei buruzko dohako ikastaroak antolatuko ditu. Gizarte Ongizate sailak antolatzen duen “Zaintzailea zaintzen” izena duen lehenengo ikastaroa etxeetan mendeko pertsonak zaintzen dituzten familiei zuzenduta dago. 20 pertsonentzako ikastaroa izan da. Ikastaro honen bitartez mendeko pertsonak dituzten auzokideek arreta profesionalago bat eskeitzeko aukera izango dute tratamenduan edota alde psikologikoan. 

Bestalde, Berdintasunezko Sailak eskolaren laguntzarekin sexualitateari buruzko ikastaro bat antolatu du lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat. Ikastaro honen helburua jokabide matxistak saihestea eta sexualitateari buruzko informazioa ematea da. Ikastaro berdina geroago gurasoekin egingo da.

Horrez gain, elkarteei eta udal-langileriari zuzenduta dagoen lehen laguntzei buruzko ikastaro bat antolatuko da ekitaldi edo ekimen bat antolatzeko orduan sortu daitezkeen larrialdien aurrean behar dituzten tresnak izan ditzaten. 

Ikastaro guztiak Udalaren %100eko laguntza jaso dituzte.