Albisteak

 
Orozkoko herriak daukan basogintza-jarduera altuak onura ekonomikoa jasotzen dituzten enpresen edo partikularren eta auzotarren artean gatazkak sortzen ditu. Arazo honi irtenbide bat bilatzeko Orozkoko Udalak bilera informativo bat antolatuko du bihar (azaroak 4) 19:30ean Donibane Aretoan.

Orozkoar guztientzat irekita dagoen bilera honetan, herri-bideen aprobetxamendurako ordenantza erregulatzaile berrian gatazka sortzen dituzten aldatu beharreko puntuak mahai gainean jarriko dira. Helburua empresa/partikularren eta auzotarren arteko akordioa lortzea da. Bilera bukatu ondoren eta bertan hartutako akordioak aztertu ondoren lantalde bat egingo da ordenantzaren aldaketa aurrera eramateko.