Albisteak

 

Aurten ere Orozkoko herriak Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko du. Egun honetan bereziki emakumeen aurkako indarkeria erauzteko eguneroko borroka gogoratu behar da. Berriz ere Orozkoarrak kalera irtengo dira berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko gizarte berri bat aldarrikatzeko.

Gaur azaroaren 25ean kontzentrazioa bat egingo da 19:30ean Zubiaur Plazan. Bertan lazo zuriak eta puntu lilak banatuko dira eta Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Udal adierazpen bat irakurriko da. Kontzentrazioaz gain beste ekimen deberdinak antolatu dira. Hilaren 17an puntu lila jarri zen udal instalazioetan eta 18an Museoan “berdintasun-kanpaina fotografikoa” erakusketa ireki zen.

Bestalde, azaroaren 29an “Agua” filma dohanik ikusteko aukera izango da 18:00an Donibane Aretoan. Abenduaren 1, 15 eta 22an erakusketaren argazkiak banatuko dira 10:00etatik 13:00etara Berdintasun Arloan.

 Egitaraua ikusi (PDF 541KB)