Albisteak

 

Orozkoko Udalak Kirol Gutxituen eguna ospatuko du larunbatean. Ekimen honekin Udalak kirol gutxituak bultzatu eta omendu nahi ditu. Hitzaldia 19:30ean hasiko da Orozkoko Museoan Pedro eta Maiteder Intxaurraga espeleologoekin, Hand Bikeko bizikletaria den Ione Basterrarekin eta Ciclo Crosseko txirrindularia den Gotzon Martinekin.

Josu San Pedro, Orozkoko alkatearen hitzetan “Orozko leku pribiligiatua da kirol gutxituak praktikatzeko eta horregaitik orozkoarrei kirol hauen praktikan murgiltzeko proposamena luzatzen diet”. Ekimen honekin gainera kirolari hauen lana goraipatu eta azpimarratuko da eta praktikatzen duten kirolei buruzko informazioa emango da kasu gehienetan oso ezezagunak direlako.

Horrez gain, hitzaldian zehar argazkiak eta bideoak proiektatuko dira eta kirolariek erabiltzen duten materiala aukeztuko dute (bizikletak, erropa, etab…).