Albisteak

 

Orozkok ohiko Santa Luzia azoka ospatuko du larunbatean, Euskadiko "terreña" arrazako behien lehiaketarekin. Honako honetan, Euskadiko leku desberdinetako bederatzi abeletxek hartuko dute parte. Guztira, 70 abelburu, txahal, idisko zein urrixa, arituko dira lehian, bederatzi ataletan banatuta.

Larunbatean nekazal eta elikadura azoka ere egingo da, eta bisitariek Orozko inguruko ortuko produkturik onenak eskuratu ahal izango dituzte, gazta, euskal pastela edo bestelako elikagaiez gain. Aurten 24 ekoizleen postuak egongo dira. Ogi, gazta, barazki eta salmenta-posturik onenentzako saria egongo da. Nekazal eta elikadura azokarekin batera 26 artisauek euren lanak aurkeztuko eta salduko dituzte Orozkoko pilotalekuan.

Nekazal produktuen azoka 10:00etan zabalduko da eta lehiaketa ordu erdi geroago hasiko da. 12:00etan terreña haragizko hamburgesen dastaketa hasiko da merkatuaren txosnan eta 13:00etan sari-banaketa egingo da. 

Euskadiko Terreña Arrazako Elkarteak ostiralean (abenduaren 12) bi hitzaldi antolatuko ditu Donibane Aretoan bertoko arraza honen inguruan. 18:00etan izango den lehenengo hitzaldian Txema Fernandez, ETEFEko kordinatzaileak, eta Eva Ugarte, Neikereko teknikariak, Terreña Arrazaren kontserbazioari buruz hitzegingo dute. 19:00etan aldiz, Eduardo Aginako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abelzaintza Zuzendariak, PAC berriari buruz arituko da.

Aurten berriz ere terreña arrazako okelarekin menu bereziak egiten hari dira Orozkoko jatetxeetan (Arrugaeta, Iza, Otegi eta Zubiaur jatetxeetan).