Albisteak

 

Orozkoko Udalak Osoko Bilkuran aho batez onartu du 2015-2016 ikasturterako euskara ikasteko eta trebatzeko diru-laguntzen araudi berria. Lehen aldiz arautuko dira euskara ikasteko diru-laguntzak. Begoñe Olabarria, Euskara Zinegotziaren hitzetan “Orozkoko Udalak, euskararen erabilera arautzen duen legea onartu zenetik, ontzat hartu dituen ordenatzetan eta planetan jaso duen guztiaren arabera, beharrezkoa du herri mailan euskara sustapena burutzea, euskararen erabilpenaren normalizazia herburu”. Udalak 1.866 € banatu zituen iaz euskara ikasteko.

Eskatzaileak Orozkon erroldatutako 16 urtetik gorakoak izango dira, Orozkoko dendetako/ostalaritza establezimenduetako jendaurreko langileak zein euskara plana duten enpresetako langileak.
 
Laguntzaren eskatzaile bakoitzak ikastaro bakoitzeko 500 € jaso ahal izango ditu gehienez eta urtean zehar egin daitezkeen ikastaro guztietatik eskatzaile batek 800 € jaso ahal izango ditu gehien jota. HABEk homologatutako ikastaroetan egin beharko da beti matrikula eta euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak aintzat hartuko dira. 

Berritasun nabarmenena kotxerako azterkera euskaraz egiteagatik jaso daitekeen diru-laguntza da; kotxerako teorikoa lehenengo deialdian euskaraz egiteagatik, 30 euroko diru-laguntza jaso daiteke gainditu zein ez eta praktikoa lehenengo deialdian euskaraz egiteagatik ere beste 30 euro. Hau ere gainditu zein ez. Motorren eta ziklomotorren kasuan, azterketa lehenengo deialdian euskaraz egiteagatik (teorikoa eta praktikoa) 20 euroko diru-laguntza eskuratu ahal izango da.