Albisteak

 

Bosgarren edukiontzia aukeratzeko informazio-kanpainaren azkenengo hiru hilabetean zehar Orozkoko etxeen %15ek bosgarren edukiontzia eta auto-konpostaketaren aldeko apustua egin dute. 83 etxek bosgarren edukiontzia aukeratu dute eta 52k aldiz auto-konpostaketa. Azken hilabeteetan zehar apunta diren auzokideentzat Udalak auto-konpostaketari buruzko ikastaro bat antolatuko du hilaren 30ean (ostirala) 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxean. Egun horretan, horrez gain, bosgarren edukiontzirako kitak banatuko dira. Ikastaroa eta kiten banaketa Kultur Etxean antolatuko dira urtarrilaren 30ean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Aurrerantzean, gainera, sukaldean prestatutako landare-hondakinak ere bota ahal izango dira bosgarren edukiontzira edo edukiontzi marroira. Azkenik, esan beharra dago gaikako bilketa honen arrakasta herritarren parte-hartzearen eta konpromisoaren araberakoa dela, zuzen-zuzenean. Hori dela eta, herritar guztiei gai honen inguruko erantzukizuna hartzeko eta laguntzeko gonbita egiten zaie materia organikoa bereizteko ohitura etxetik bertatik hasi dadin, bosgarren edukiontziaren edo konpostaketaren bitartez.

Bosgarren edukiontzia

Pisu batean bizi bazara, zure landare-hondakinak birzikla ditzakezu: fruta eta barazkiak, janari hondarrak, ogia, fruitu lehorrak... bosgarren edukiontzian (marroian). Hondakin horiek konpostatze plantara eramaten dira eta han mendi eta lorategietarako ongarri edo konpost bihurtzen dituzte.

Birziklapen-kita: familia bakoitzak ontzi bat, konpostatzeko 100 poltsa, edukiontzia irekitzen duen giltza eta argibidedun eranskailu bana jasoko du.

Nola eman dezakezu izena?

  1. Telefono bidez: 94 621 54 72
  2. www.ut21.org webgunean edo konposta@ut21.org helbide elektronikoaren bidez.
  3. Birziklapen-kita banatzen den puntuan: zure Udaletxean. Ondo datorkizun egunean etorri, izena eman eta eraman ezazu kita.
  4. Arratsaldeko ordutegian nahiago baduzu: urtarrilaren 30ean, ostirala, Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Beste udalerri batzuetako arratsaldeko ordutegiko banaketa-egunak www.ut21.org   webgunean kontsulta ditzakezu.