Albisteak

 

Orozkoko Udalaren webgunean martxoaren 3tik aurrera www.orozko.eus izango da. Udalak orain erabiltzen duen domeinua, www.orozkoudala.com, domeinu berrira mugituko da baina desagertu gabe. Hortaz, domeinu zaharrera zuzenduko direnak www.orozko.eus domeinura helbideratuko dira.
 
Josu San Pedro, Orozkoko Alkateak esan duenez “aldaketa honekin euskararen normalizazioan lagundu nahi dugu eta gainera gogoratzeko eta erabiltzeko errezagoa den domeinu berri bat lortuz”

.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.