Albisteak

 

Gorbeia Gune Turistikoak ‘Gorbeiako Deskontu Txartelarekin’ estreinatu nahi du Aste Santua. Datozen egunetan Gorbeiaz gozatzera etorriko diren turistei eta bisitariei zuzenduta dago, eta baita zonaldeko herritar guztiei ere. Txartelak doako kontsumizioak eta deskontuak (%5etik %30era bitartekoak) eskaintzen ditu 40tik gora taberna, jatetxe, ostatu, esperientzia, abentura zentro eta produktore eta artisauen establezimendutan. Eta, gainera, Gorbeiako 4 museotan doako sarrera.

Eskuratzeko eskatu besterik ez dago. Bai 2 Turismo Bulegoetan (Orozkon_Gorbeiako Iparraldean eta Murgian_Gorbeiako Hegoaldean) eta Gorbeiako ostatuetan.

 Informazio gehiago (PDF 118KB)