Albisteak

 
Orozkoko Udalak “Gaztedi Nervioi Ibaizabal 2015” hitzarmena sinatu du Bizkaiko Aldundiarekin gazteen enpleguari buruzko politikak garatzeko, bultzatzeko eta ezartzeko. Hitzarmena Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko udalekin batera sinatu du.
Hitzarmen hori 2015. urtean garatuko da eta bi lan-ardatz nagusi izango ditu:
  • Langabezian dauden gazteentzako hogei beka kudeatzea, laneratzeko jarraipen-plan pertsonalizatu batekin eta eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukerarekin.
  • Ekintzailetza sustatzeko programa bat: “Empréndete!” Lanerako eremu bat, gure gazteei tailer eta jarduera praktikoen bidez autoenplegurako proiektu pertsonalak sustatu ditzaten laguntza eta aholkuak emateko.

Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal proiektuak bi urte daramatza udalerri horietan sarean lan egiten, eta, aurten, laguntza ildo sendoago baten oinarriak ezarri nahi ditu, 18 eta 29 urte arteko gure gazteen enplegagarritasunaren alde egiteko.

Kanpaina maiatzean hasiko da eta urteko azken hiruhilabetekoaren amaieran ondo finkatuta egongo da; horrela, 2016. urtean kanpainarekin jarraitzea komenigarria den ala ez aztertuko da.