Albisteak

 

Orozkoko Udalak antolatutako “Orozkon euskaraz bizi nahi dut” I. bideo-lehiaketak badu irabazlea. Guztira bi izan dira lehiaketara aurkeztu diren lanak eta arloko teknikari profesional batek, udal euskara zinegotziak eta udal euskara teknikariak osatu duen epaimahaiak, Gurene eta Nerea Grande Martinezek aurkeztutako lanari eman dio lehenengo saria. Ahobatezkoa izan den erabaki honekin neska orozkoar bi hauentzako izan da 600 euroko saria. Bigarren geratu den bideoa Alberto Villar Mirandak aurkeztu du.

Orozkoko Udalak, bideo-lehiaketa honen bidez, gure udalerrian euskaraz bizitzearen alde dagoen aldarriarekin bat egin eta berau zabaldu nahi izan du. Behin lehiaketa amaituta, urte amaieran, zinema-emanaldiak berrartuko direnean, bideo irabazlea zinema-emanaldien aurretik eskaintzea da Orozkoko Udalaren asmoa. Honekin zinemara hurbilduko direnek ere euskaraz bizitzearen aldeko aldarri honekin bat egin dezaten bilatzen da.

Irabazlea

Bigarrena