Albisteak

 

Orozkoko Osoko Bilkurak bide publikoen erabilerari buruzko ordenantza berria onartu du. Araudi berri honekin auzotarren, jabeen eta foralisten interesak bermatu dira eta araudi zaharraren erabilerak zekartzan arazoak gainditu dira. 

Guztien interesak bermatzeko partehartze prosezu bat abian jarri da partikularren, forestalisten, jabeen, haurreskolaren eta beste interesatuen ideiak jasotzeko. Ekimen hau egin ondoren 12 artikulu aldatu dira, besteak beste, araudia aplikatu diren bideen zerrenda, bide hauek erabili ditzaketen ibilgailuen galarazpenak eta mugaketak, zubi eramangarrien erabilera edota zigorrak.

Hasierako onarpena lortu ondoren, jendaurrera aurkeztuko da hurrengo hilabetean zehar alegazioak jasotzeko.