Albisteak

 

Orozkoko eskolak ekimen desberdinak martxan jarri ditu zaharren eta gazteen arteko ezagutzak konpartitzeko. Lehengo ekimenean Mª Carmen Olaguenagak, 80 urteko etxeko andreak, eta Vicente Gotik, 84 urteko artzain jubilatuak, esperientziak azaldu dituzte lehen hezkuntzako ikasleen aurrean. Gerra zibileko urteetan izandako bizitza, euren lana nolakoa zen eta urte askotan oso gogorra izan zuten bizitzari buruz hitzegin duten. Ikasleek galdera bitxiak egin dituzte, adibidez, ea Gorbeian interneta ba zeukaten.

Josu San Pedrok, Orozkoko Alkateak esan duenez "gure zaharrek jakituria izugarria jasotzeko iturri dira eta gure umeek esperientzia horietatik ikasi behar dute. Beraz ekimen hauek oso aberatsak dira".