Albisteak

 

Iaz bezala Udalak lanaldi erdiarekin bi langabetu kontratatu ditu herrian mantentze lanak egiteko. Aurten gainera sei hilabeterako kontratua izango da. Lehenengo lau hilabeteak Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak ordainduko ditu eta Udalak beste bi hilabeteak ordaintzea erabaki du.

Bi langile hauek hiri-altzarietan margoketa eta mantentze lanak egingo dituzte, batez ere pasealekuetan eta jolasteko guneetan. Udaleko brigadarekin ere lan egingo dute, adibidez areken garbiketan.

Kontratazio hauek eskualdean martxan jarritako enplegu planaren barnean kokatzen dira. Eskualde osoan guztira 25 langile kontratatuko dira. Bete behar dituzten baldintzak: %40a emakumeak izan bahar dira, %30a Oinarrizko Errenta edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jaso behar dute, %15a 55 urte gorakoak, etab…