Albisteak

 

Asteartean hasiko dira Orozkoko San Antolin jaiak. Irailaren 6 arte ekintza mordoak izango dira. Josu San Pedro alkarteak honako proposamena luzatzen du “gozatu jaiez elkar errespetatuta eta gizalegez“. 19:00etan jaurtiko da txupina. Aurten, Urtzi Vera argazkilaria izango da pregoilaria. Urtzik 2014ean Fritz Pölking saria irabazi zuen “Pagadi motza Gorbeian. Orozko, Bizkaia” argazki-sortarekin.

Hainbat ekimenen artean nabarmendu behar dira zekorketak, ohiko garrafen eguna, Hodei Magoa, Beatles eta Extremeduro bandak antzerazten dituzten banden kontzertuak eta Betagarriren kontzertua. Bestalde, herri kirolen barnean nabarmendu behar da andren proba bat. Bertan  8 emakumek 500 kg-ko harria mugitulo dute eta denbora berdinean Laudioko Peio Lopezen behorrak 1000 Kg-ko harria mugituko du. Taldearen eta behorraren arteko leia oso berezia.

San Antolin eguna

Asteazkenen izango da jaietako egun nagusia, San Antolin eguna. Urtero bezala, garrafa lehiaketa egongo da. Frantziatik, Ameriketatik, Alemaniatik.... leku askotatik ekarritako garrafak ikusteko aukera izangho dugu, guztira 60 garrafa. Badaude dokumentuak zeinetan aipatzen den 1850ean jada bazegoela Orozkon garrafa egiteko ohitura. 1885eko Bizkaiko Historiaren liburu batean honakoa esaten da: “Orozkoko haranekoak maisuak dira limonadak egiten”.

18:30etan aldiz zekorketan zezen-plazan izango dira. Guejuelo Del Barro-ko (Salamanca) Valrubio ganadutegiko 4 zekor Ivan Gonzalez Garcia (Salamanca) eta JavierOrozco Llopis (Ubrique) nobilleroentzat.

Programa

Txupinazoa eta San Antolineko eguneko ekimenaz aparte, irailaren 3a umeentzako eguna izango da. Umeentzako parkea, jokuak, magia, bazkaria eta mozorroen lehiaketa antolatuko dira. 4ean aldiz berakatzen eguna ospatuko dugu. Hil bakoko zekorketa berreskuratuko da Zezen plazan. Baigorri “Pintxa” ganadutegiko urteko 2 zekor Jesús León Moncada eta Ánjel León Moncada orozkoarrek toreatuko dute. Ostean bigantxak aterako dira.

Larunbatean aldiz, marmitako lehiaketa antolatuko da, herri-kirolak eta Betagarriren kontzertua eta igandea jubilatuen eguna izango da dantzekin, zekorrekin eta herri-bazkariarekin.

 Egitaraua ikusi (PDF 410KB)