Albisteak

 

Orozkoko Udalak Sanantolineko jaiak direla eta autobus zerbitzu berezia abian jarriko du ostiraleko eta larubateko gauean. Autobusak Orozkoko zubitik irtengo dira eta Aretan (El túnel jatetxea), Laudioko Institutoan, eta Laudioko Gurutze Gorrian (Eroskitik gertu) geltokiak izango ditu.

Autobusak 3:30 eta 5:30etan irtengo dira Orozkotik ostiralean eta 2:30etatik 6:30etara etengabe larunbatean.

Bestalde, Laudiotik irtengo den autobus zerbitzu berezi bat ere martxan jarriko da larunbatean 21:10etan eta 21:45etan (Bizkaibusen zerbitzua) eta 22:00etan eta 23:00etan (Udalak antolatutako zerbitzua).

Udalak antolatutako autobus zerbitzu honen helburua jaietan autoen erabilera gutxitzea da.