Albisteak

 

Orozko, 2015eko irailaren 30ean.- Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarrek parte hartzeko irekita dauden egunak dira. Urtero antolatzen dira, 1991z geroztik, Europako Kontseiluaren ekimenez Europar Batasunarekin elkarlanean. Udazkenean egiten dira Europa osoan, herritarrak eta ondarea lotzeko, funtsean.Ondarea zabaltzeko ekintza honetan parte hartzen duten estatu kideak 50 baino gehiago dira. Orozko ereferentea da Bizkaia mailan antolatzen dituen ekimenen kantitatea eta kalitateagatik.

Larunbatean (Urriak 3) Ondarearen Europako Jardunaldien lehenengo ekimena abtolatuko da Orozkon Museoan 11:30etan hasiko den "BURDINAZ HIL: BENGOETXEAKO GURUTZEA ETA UNTZUETAKO BURDINAGAK” bisita gidatuarekin.  Bengoetxea auzoan dagoen burdinazko gurutze ezezagun batek, leku horretan arma zuri bitxi batez gertatutako hilketa bat gogorarazten du. Halaber, handik gertu, kondaira herrikoi batek eta olio-pintura erromantiko batek azken jentilen heriotza kontatzen digute: jentilek Untzueta gazteluaren hormak burdinaga ikaragarri batzuez lurrera bota zituztenean gertatutakoa. Eta burdinaga haiek abizen bilakatu ziren: Burdinaga. Félix Mugurutzak gidatuko gaitu familiarekin egiteko ibilaldi eder eta ezezagun horretatik.

Mugurutzaren bisitaz aparte, urriaren 18an (igandea) 10:00etatik 13:30etara “OLARTETARRAK, BURDINAREN GARRANTZIA LEINU BATEN BOTEREAN” bisita gidatua antolatuko da eta hurrengo igandean (urriaren 25an) “ZUBIAUR: BURDINAK LANDUTAKO HIRIGINTZA” bisita antolatuko da goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Burdina

Aurtengo jardunaldien gaia burdina da. Zalantzarik gabe, burdina ustiatu den aldi berean garatu da Bizkaia, burdina ugari egon baita gure lurrean, nahasgabe sekula ageri ez bada ere. Lehengaia beste elementu batzuekin batera agertzen da, oxidoak, silikatoak, sulfuroak edo karbonatoak eratuz. Mineral horiei hainbat izan eman dizkiegu: zaina, siderita, limonita, hematitea…

Burdinbideak, burdin lanbideak, burdinazko paisaiak, burdinkiak… Denak ageriko dira jardunaldi hauetan. Giza garapena eta garapen teknologikoa, aurrerapen zientifikoak, modelatua, artea, asmamena, iraunkortasuna… Azken batean, burdina gizakiaren beharretara egokitzean, oso ondare aberatsa sortu da, eta 2015eko Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan zehatz islatu nahi dugu. Baterako helburua bilatuz eta taldeka lan eginez, obra korala sortuko dugu burdinaren omenez. Jarduerak, ekintzak, hitzaldiak, solasak, mintzaldiak, bisitak… eginez, gorazarre egingo diogu gure lurraldearen garapenean lagundu eta garena izatea eragin zuen mineral honi.

Jardueren egitarau osoa:

https://www.scribd.com/doc/283074965/JornadasEuropeaspatrimonio15Orozko