Albisteak

 

Orozkoko Udal-Gobernuak, azken lau urteetan bezala, 2016ko aurrekontuak egiteko orozkoarren proposamenak kontutan hartuko ditu. Josu San Pedro, Orozkoko alkatearen ustetan “beharrezkoa ikusten dugu Udaleko dirua nola gastatzearen erabakia guztion artean egitea”. 

Urriaren 15erarte herritarrek Udaletxean utzi ditzakete etxe guztietara heldu den eskutitzaren beheko partean dagoen Orozko hobetzeko proposamenen kupoia edo proposamenak errolda.orozko@bizkaia.org mailera bidaliz. Bestalde, urrian zehar ere, Udalak herri-asanbladak martxan jarriko ditu proposamenak, kexak, etabar jasotzeko. Batez ere auzo desberdinen bideen egoera aztertuko da lehentasunak erabakitzeko.

2015ean zehar martxan jarri dira orozkoarrek mahai gainean jarritako zenbait proposamen: Santa Maria kalearen eta Zubiaur Plazaren eraberritzea, frontoien zoluaren eta Zaloaren eta Epaltzeko bideen berrikuntza, bide publikoen erabilerari buruzko ordenantza berria, lur publikoen errekuperazioa, zabortegi ilegalen garbiketa eta auzo deberdinen seinaleztapena, besteen artean. 

Udalak, bestalde, herri-argiztapenaren berriztapena martxan jarri du. Herritarrek proposamenen kupoia ere erabili dezakete berritu behar diren lekuak adierazteko.

 Proposamenak egiteko eskutitza (PDF 101KB)