Albisteak

 

Igande honetan (urriak 18) 10:00etatik 13:30etara "Olartetarrak, burdinaren garrantzia leinu baten boterean" bisita gidatua antolatuko da Ondarearen Europako Jardunaldien barnean. Erreserbak 946 339 823 telefonoan eta museoa.orozko@bizkaia.org mailaren bitartez.

Juanjo Hidalgok gidatuko gaitu Ibarra inguruan egingo dugun zailtasun txikiko ibilbide horretan, eta toki hauek ikusiko ditugu: Usabel auzoa eta burdinola, San Bartolome eliza eta Olarte auzoaren inguruko baserriak, non auzoari izena ematen dion leinuaren ondasunak ezagutuko ditugun. Nekazaritza eta abeltzaintzako baliabideei esker eta, batez ere, burdinoletako burdinatik lortutako aberastasunari esker, Olartetarrek botere handia eskuratu zuten. Ondorioz, ondare joria izan zuten: eliza, dorrea, jauregia, dolarea eta instalazio hidraulikoak (dena ez da gorde). Gure ibilbidean guztiak ikusiko ditugu.

Argibide gehiago (PDF 196KB)