Albisteak

 

Abian da Aiaraldeko “Beldur Barik jarrera” lehiaketa. Orozko, Laudio, Aiara, Amurrio edo Urduñan bizi edo ikasten duten 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da. Azaroaren 11n bukatuko da parte hartzeko epea.

Gazteak norbanako edo talde gisa aurkeztu ahalko dira lehiaketara. Hainbat ikusentzunezko formatuetako lanak onartuko dira: olerki errezitatuak, flashmob-ak, fotonobelak, film laburrak, bideoklipak… Gaia berriz, indarkeria sexistaren prebentzioari lotua egon beharko da. Sariei eta lehiaketaren oinarriei buruzko informazio gehiago www.beldurbarik.org web-gunean topatu daiteke.

Mugikorrekin filma laburrak sortzeko tailerra

Lehiaketari loturik, mugikorrekin filma laburrak sortzeko tailerra antolatuko da, arestian aipatutako adin tarte bereko gazteei zuzendua. Tailerra urriaren 24an (larunbata) izango da 10:00etatik 19:00etara Gaztelekuan. Doakoa izango da, eta izena Induma zerbitzuan eman daiteke edo 94 633 99 45 telefonora deituz.