Albisteak

 

Bosgarren edukiontzian inskribatutako familia bakoitzak, doan eta zuzenean etxean jasoko du birziklapen kita: 10 litroko edukiera daukan ontzi bat, 100 poltsa konpostagarri, kontenedorea zabaltzen duen giltza eta argibide-itsasgarria

Orozkoko Udalak, bosgarren edukiontziaren eta autokonpostatzearen bidez, etxeko hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketa gehitzeko prestatu duen informazio kanpaina herritarraren berri ematen du. Bosgarren edukiontzian inskribatutako familia bakoitzak, doan eta zuzenean etxean jasoko du birziklapenkita: 10 litroko edukiera daukan ontzi bat, 100 poltsa konpostagarri, kontenedorea zabaltzen duen giltza eta argibide-itsasgarria. Bosgarren edukiontzian landarejatorria daukan hondakinak sartu daitezke, freskoak naiz kozinatuak: fruitak, barazkiak, lekak, ortuariak, ogia eta opilak, paperezko aho zapiak, kantitate txikietan lorategiko hondarrak, fruitulehorrak eta abar. Hondakin hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren Konpostatze Plantara eramaten dira, non nekazaritzarako eta lorezaintzarako ongarri edo konpost bilakatzen diren. Ortua edo lorategia daukaten etxebizitzei autokonpostatzea eskainiko zaie, beraien hondakin organikoekin ongarri edo konposta sortu ahal dezaten. Inskribatutako familia hauek ere doan jasoko dute autokonpostatzeko kita: konpost-ontzia, aireztagailua eta autokonpostatzekogida, formakuntza tailerretan banatuko direnak. Hauek dira izena emateko bideak:

  1. Portalean jarriko den cartela
  2. Weba: www.ut21.org
  3. Emaila: konposta@ut21.org
  4. Telefonoa 94 621 54 72
  5. Banaketa puntu finkoa, udaletxean.

Jarraian, herritarren ahalegina eskatzeko arrazoiak azaltzen dira: sortutako hondakin kantitatea modu esanguratsuan murrizteko beharra, ortu eta lorategietako lurrak hobetzeko ongarri bat sortzearen abantailak, hondakinen tratamenduaren kostu ekonomikoan aurreztea, eta ekonomia zirkularra indartzea, hau da, hondakina baliabide bilakatzea eta materiaren zikloa ixtea.