Albisteak

 

Orozkoko gobernu taldeak, aurreko hiru urteetan bezala, 2015 urterako aurrekontu proposamena osatu nahi dute herritarrok egiten dituzten aportazioak kontuan hartuta. Uste dute “oso garrantzitsua dela danok parte hartu dezagun udaletxeko dirua zertan gastatuko den erabakitze-prozesuan”.

Urrian zehar auzoetako batzarretarako deialdiak egin dira, parte hartu duten pertsonak euren proposamen indibidualak edo auzunekoak aurkezteko. Aitatutako batzarretan aurkeztutako proposamenak eztabaidatu eta aztertu ahal izango dira.

Batzarretara proposamenak eramateaz aparte, Orozko hobetzeko hiritarrok dauzkaten idea edo proposamen guztiak, etxe guztietara bidali den kupoia bete eta Udaletxean entregatu dezakete edo hurrengo helbidera bidali: errolda.orozko@bizkaia.org. Hau dena azaroaren 1a baino lehen.

Kupoia ikusi (PDF 622KB)