Albisteak

 

Sahararen aldeko XII. Euskal Karabana antolatuko da aurten eta, duela urte batzuk egiten hasi zen bezala, Orozkok jaki bilketa jarri du martxan karabana hori hornitzeari begira. Aurtengo leloa "Piztu itxaropena" izango da. Karabanarako behar dituzten elikagaiak hauek dira: arroza, lekaleak, pastak, sardinak oliotan, azukrea, hegaluzea oliotan eta konpresak.

Orozkoko jaki bilketa eskolan izango da urtarrilaren 18 eta 19an; karabanaren antolatzaileek Laboral Kutxako zenbaki bat eskura ere jarri dute ahal duenak bere ekarpena egin dezan: 3035 0080 94 0800054177.