Albisteak

 
Udalak herritar guztion artean egindako aurrekontuetan lan egiten dabil. Horretarako, auzoetan egindako herri-bileretan honako ideiak jaso dituzte. Besteak beste, eskolako pista estalian argia mantentzea asteburuetan (Egin da), Lehendakari Agirreko bidea eta bertako argizketaren hobetzea, Orrotegiko bidearen babes-sokak, Arrugaetako bidean egindako konponketekin jarraitzea, bizikleten aparkalekuak bultzatzea, autoen abiadurari buuzko kanpainak egitea, Epaltzeko bidea konpontzea (Egin da), Torrezarreko argizketa eta bidearen konponketa eta Hirigunearen seinalizazioa.