Albisteak

 
Orozkoko Udalak Epaltzeko auzoko goi zatiko bidea konpondu du. 37.903,82 € inbertitu ditu Udalak lan horietan. Azken obra honekin bukatutzat ematen ditu auzoan egindako konponketak, bidearen diseinu berria, kalte-ordainketak eta obraren proiektua eta zuzendaritza, guztira 184.742,10€ko inbertitu dira bidearen konponketan. Bestalde, Zaloa auzoko bidea konpontzeko lehen fasea egin da 32.087,41€ko inbertsioarekin eta Ibarrako garbitzailaren estruktura berritu da ere 7.488,51€ko inbertsioarekin (1.451,91 € Eusko Jaurlaritzak eman ditu).